San Paulok horrela esaten zuen:
“Beraz, aukera dugun heinean, on egin
diezaiegun denei, eta gehienbat fedearen familiakoei”. (Gal.6,10)
Abendualdia GABONAK baino lau aste lehenagoko garaia da. Jesukristoren etorreraren itxaronaldi liturgikoa da. Itxaropenez prestatzeko aukera bat da. Jesusen jaiotza ospatzeko eta ikusteko aukera bat da. Gure eguneroko bizitzaren orainaldian "Jesusen presentzia" gugan dagolea ikusteko aukera bat da.
Ikasturte honetan uler dezakegu KREAZIOA zaintzeko konpromiso-haziak ereiteko garaia dela. Benetako Gabonak pasioz bizitzeko prestatu nahi dugu bai KREAZIOA zaintzen bai GURE INGURUKOAK zaintzen.
Zatoz, Jesus Jauna, egiguzu gero eta pertsona itxaropentsuagoak bakez betetako mundu baten alde. Utzi munduari zure itxaropen-argiaren parte izaten.
Hiru, bi, bat… KRE-AKZIOA! GABONAK ongi
bizi ditzagula!
-Zer da ABENDUALDIA? Zertara ospakizun hau?
-Noiz izan zaitezke ARGIA besteentzat?
-BIZITZAren BIDEAN, zergatik ESKERRAK eman?
No hay comentarios:
Publicar un comentario