Lukas ebanjelariak honela esaten digu Jesusi buruz:
“Alaitasuna eta poza izango dituzu,
eta asko poztuko dira JESUS jaio delako.“ Lk 17,11-19
Ba la dakizu zein garaia ospatzen ari garen elizan? ABENDUALDIAN gaude. BIDEA egiten ari gara eta bide horretan JESUSEN JAIOTZA prestatzen ari gara. Abendualdia BILATZEKO garaia da, Jesusen ETORRERA prestatzeko garaia da.
Pentsa ezazu une batez, noiz dago Jesus gure inguruan? Zure inguruan alaitasuna jartzen baduzu… Inor irribarrez zuregana hurbiltzen bada… Beharrean dagoenari laguntzen badiozu… Bakarrik dagoenari hurbiltzen bazara… Eguneroko lanetan inor laguntzen badizu… Egoera guzti horietan Jesus jaiotzen ari da.
Geure baitan dago Jesus gure bihotzetan egunero eta momentu guztietan jaiotzea. Zure inguruan ARGIA jartzen baduzu, Jesus hor dago.
Hiru, bi, bat… KRE-AKZIOA! ARGIA izan zaitezela besteengana!
No hay comentarios:
Publicar un comentario