San Paulok horrela esaten digu: “Jada ez dago judutar edo grekorik, ez dago esklabu edo askerik, ez dago gizon edo emakumerik, zuek guztiok bat zaretelako Birpiztutako Jesusengan” (Gal.3,28)
Aste honetan Elkarrizketa eta Garapenerako Kultur Aniztasunaren Munduko Eguna ospatuko dugu. 2003. urtean, Nazio Batuen Batzar Nagusiak egun hau ospatzea erabaki zuen, kulturen arteko aniztasuna, elkarrizketa, inklusioa eta lankidetza bultzatzeko helburuarekin.
Kultura-aniztasuna hainbat adierazpenen bidez ikus daiteke: erlijio-sinesmenak, musika, hizkuntza, artea, lana eta giza jarduera oro. Izan ere, egiten dugun guztian, pertsonek komunitate, gizarte edo nazio gisa islatzen dugu gure kultura.
Ezaugarri berezi horiek ederrak izateaz gain, gure bizitza espirituala, morala, afektiboa eta intelektuala aberasten dute. Eta pobrezia murrizten laguntzen dute, eta garapen sozial eta ekonomikoa lortzeko beharrezko indarra dira.
Bestea eta bere kultura errespetatzea, askatasunak eta giza eskubideak errespetatzea da. Denok gara mundu honen parte eta elkar onartu behar dugu.
HIRU, BI, BAT… KREAKZIOA! Munduko PERTSONA guztiok BERDINAK gara!Zure ustez,
nola aberasten du kultura-aniztasunak gure bizitza? Zure ustez, zer erronka sor
daitezke kultura desberdinetako pertsonek topo egiten dutenean? Zure ustez, zer
ekintza har genitzake gure inguruko kulturekiko ulermen eta errespetu handiagoa
sustatzeko?
No hay comentarios:
Publicar un comentario