viernes, 24 de noviembre de 2023

ELKARTASUN ASKARIA: INSTITUTO KASANDO, LUBERO, R.D.CONGO

  Zer giro polita izan dugun gaur arratsaldean elkartasunaren askarian! Berriz ere, El Pilarreko komunitatea solidarioa eta konprometitua dela erakutsi dugu. Mila esker lagundu eta hurbildu zareten guztioi! En esta tarde solidaria hemos dado a conocer el proyecto financiado por el ayuntamiento de #Irun en colaboración con #FISC-ongd: Creando un entorno educativo integral hacia un desarrollo socioeconómico digno mediante dotación de equipos y conocimientos en materias de costura, informática y laboratorio para alumnos, profesorado y familias en el Instituto Kasando, Lubero, R.D.Congo. Mila mila esker guregana hurbildu zareten guztiei.

#elpilarikastetxeairun #compañiademaria #mariarenlagundia #bizitzarakohezten #elkartasunarenaskaria #ods #gjh #irun












domingo, 19 de noviembre de 2023

Azaroaren 25a: EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA

Bibliako lehen liburuan, Hasiera liburuan aldegia, honela esaten da: “Jainkoak bere antzeko egin zuen gizakia, Jainkoaren beraren irudira egin zuen; gizonezko eta emakumezko egin zituen” (Has.1,27)

Ba al dakizu zer ospatzen den azaroaren 25ean? Ba… Urtero legez, azaroaren 25ean, Euskal Herriko eta munduko kaleak emakumeen kontrako indarkeriaren aurka beteko dira. Nazio Batuen Erakundeko Biltzar Nagusiak erabaki zuen egun hori ospatzea, 1999ko abenduaren 17an. Egun hori Mirabal ahizpen hilketa oroitzeko aukeratu zen. Mirabal ahizpak Dominikar Errepublikako hiru ekintzaile politiko izan ziren eta 1960.urtean erahilak izan ziren.

Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako sinboloa puntu lila bat da: Sinbolo hau publikoki erakusteak berarekin dakar emakume eta gizonen arteko berdintasun eza oinarri duen era honetako indarkeriaren kontrako konpromiso aktiboa.

Gure egunerokotasunean eta, batez ere, gure ekintzetan emakumeen aurkako indarkeria salatu dezagula. 

Hiru, bi, bat… KRE-AKZIOA, BERDINTASUNA gure esku!

martes, 14 de noviembre de 2023

Instituto Casando, Lubero, en la Republica Democrática del Congo.

 

La semana del 13 de noviembre celebramos en el Cole la fiesta de Niña María y, como siempre, está fiesta va unida a un proyecto solidario de la FISC. Este año damos a conocer el proyecto del Instituto Casando, Lubero, en la Republica Democrática del Congo.

Durante esta semana hemos daremos a conocer el proyecto financiado por el ayuntamiento de #Irun en colaboración con #FISC-ongd: Creando un entorno educativo integral hacia un desarrollo socioeconómico digno mediante dotación de equipos y conocimientos en materias de costura, informática y laboratorio para alumnos, profesorado y familias en el Instituto Kasando, Lubero, R.D.Congo.

Azaroaren 13ko astean Maria Haurra jaia ospatzen dugu eskolan eta, ohitura den bezala, festa FISCren proiektu solidario bati lotuta dago. Aurten, Kongoko Errepublika Demokratikoan, Luberoko Casando Institutuaren proiektuaren berri emango dugu.

Aste honetan, #Irun go Udalak #FISC-ongd ren laguntzarekin finantzatutako proiektuaren berri emango dugu: Garapen sozioekonomiko duin baterantz hezkuntza ingurune integral bat sortuz, Kasando Institutuko, Lubero Institutuko eta R.D.Congo-ko ikasle, irakasle eta familientzako joskintza, informatika eta laborategiaren arloko ekipo eta ezagutzak emanez.











domingo, 12 de noviembre de 2023

Aurten CONGOko PROIEKTUA bultzatuko dugu

Markos ebangelariak hauxe esaten digu: “Jesus, gure laguna, ez da etorri zerbitzatua izatera, zerbitzari izatera baizik, bere bizia guztien alde ematen du”. Zein egoeratan ematen duzu zure buruaren onena?

“Maria Haurra” astea den honetan ONGI ETORRI beroena gurea hain propio den jai honetara. Bai, bestetan bezala MARIA gogoratuko dugu eta lelo honekin batera ekingo diogu: “Konpromezua ez da hitz bat, EKINTZA BAIZIK”. Mariak ondo baitzekien ekintzek hitzek baino gehiago esaten dutela. Ba… Aste honetan keinu txikiak egitera gonbitea egiten dizugu: iribarre garbi bat, klaseko lagunarekin zintzo jokatu, etxean agian piska bat gehiago lagundu, CONGOko proiektuan lagundu…

Ikasturte honetan, FISCek CONGOn lan egitera gonbidatzen gaitu: Osasun Eskubidea eta Hezkuntzarako Eskubidea landuko ditugu ospitale eta eskola batean. Genero-berdintasuna landuko dugu lehentasunez, emakumeentzako bi zentroren bidez, eta desgaitasuna duten pertsonen garapena ere lagunduko dugu.

Hiru, bi, bat KRE-AKZIOA zaindu dezagula! CONGO zaindu dezagula!



Non bultzatuko dugu hurrengo proiektua? Zein hiru gauza zaintzen? Ba al dakizu non dagoen Congo? Nola lagundu dezakegun proiektu honekin?

domingo, 5 de noviembre de 2023

AGUR NIKARAGUA

 Talmuden honela idatzitza dago: “Bizitza bat salbatzen duenak, mundu osoa salbatzen du”. Esaldi honek gizateriarekiko fedea sinbolizatzen du.

 Pasa den ikasturtean Nikaragua proiektuan parte hartu genuen. Eskerrak eman nahi dizkizuegu proiektuan izan duzuen laguntza baliotsuagatik.

 Zuen konpromisoa funtsezkoa izan da Nueva Vida auzoan hezkuntza-, osasun- eta indarkeriaren prebentzio-programak ezartzeko ekimen honek arrakasta izan dezan.

Zuen lankidetzak guztiontzako etorkizun hobe baterantz aurrera egitea ahalbidetzen digu. Horregatik, Nicaraguatik, mila esker esaten dizuegu.

Hiru, bi, bat KRE-AKZIOA zaindu dezagula! NIKARAGUA zaindu dezagula!



Bideoa ikusi eta gero, zergatik eman behar ditugu eskerrak?

4.DBHko IKASLEEN AGURRA