Bibliako lehen liburuan, Hasiera liburuan aldegia, honela esaten da: “Jainkoak bere antzeko egin zuen gizakia, Jainkoaren beraren irudira egin zuen; gizonezko eta emakumezko egin zituen” (Has.1,27)
Ba al dakizu zer ospatzen den azaroaren 25ean? Ba… Urtero legez, azaroaren 25ean, Euskal Herriko eta munduko kaleak emakumeen kontrako indarkeriaren aurka beteko dira. Nazio Batuen Erakundeko Biltzar Nagusiak erabaki zuen egun hori ospatzea, 1999ko abenduaren 17an. Egun hori Mirabal ahizpen hilketa oroitzeko aukeratu zen. Mirabal ahizpak Dominikar Errepublikako hiru ekintzaile politiko izan ziren eta 1960.urtean erahilak izan ziren.
Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako sinboloa puntu lila bat da: Sinbolo hau publikoki erakusteak berarekin dakar emakume eta gizonen arteko berdintasun eza oinarri duen era honetako indarkeriaren kontrako konpromiso aktiboa.
Gure egunerokotasunean eta, batez ere, gure ekintzetan emakumeen aurkako indarkeria salatu dezagula.
Hiru, bi, bat… KRE-AKZIOA, BERDINTASUNA gure esku!
No hay comentarios:
Publicar un comentario