Markos ebangelariak hauxe esaten digu: “Jesus, gure laguna, ez da etorri zerbitzatua izatera, zerbitzari izatera baizik, bere bizia guztien alde ematen du”. Zein egoeratan ematen duzu zure buruaren onena?
“Maria Haurra” astea den honetan ONGI ETORRI beroena gurea hain propio den jai honetara. Bai, bestetan bezala MARIA gogoratuko dugu eta lelo honekin batera ekingo diogu: “Konpromezua ez da hitz bat, EKINTZA BAIZIK”. Mariak ondo baitzekien ekintzek hitzek baino gehiago esaten dutela. Ba… Aste honetan keinu txikiak egitera gonbitea egiten dizugu: iribarre garbi bat, klaseko lagunarekin zintzo jokatu, etxean agian piska bat gehiago lagundu, CONGOko proiektuan lagundu…
Ikasturte honetan, FISCek CONGOn lan egitera gonbidatzen gaitu: Osasun Eskubidea eta Hezkuntzarako Eskubidea landuko ditugu ospitale eta eskola batean. Genero-berdintasuna landuko dugu lehentasunez, emakumeentzako bi zentroren bidez, eta desgaitasuna duten pertsonen garapena ere lagunduko dugu.
Hiru, bi, bat KRE-AKZIOA zaindu dezagula! CONGO zaindu dezagula!Non bultzatuko dugu hurrengo proiektua? Zein hiru gauza zaintzen? Ba al dakizu non dagoen Congo? Nola lagundu dezakegun proiektu honekin?
No hay comentarios:
Publicar un comentario