Santa Juanak honela esaten digu: “Batu ditzagun gu guztion indarrak, hezkuntzaren bidez, mundua hobetu dezagun”. Zein egoeratan ematen dugu gure buruaren onena? Zein egoeratan hobetzen dugu mundua? Gure ingurua eta gure ingurunekoak zaintzen dugunean, mundua hobetzen ari gara.
“Santa Juana” astea den honetan ONGI ETORRI beroena gurea hain propio den jai honetara. Bai, bestetan bezala SANTA JUANA gogoratuko dugu eta lelo honekin batera ekingo diogu: “Santa Juanaren antzera, persona konprometituak izan gaitezen”. Santa Juanak ondo baitzekien ekintzek hitzek baino gehiago esaten dutela. Ba… Aste honetan keinu txikiak egitera gonbitea egiten dizugu: iribarre garbi bat, klaseko lagunarekin zintzo jokatu, etxean agian piska bat gehiago lagundu, CONGOko proiektuan lagundu…
Ikasturte honetan, FISCek
CONGOn lan egitera gonbidatzen gaitu: Osasun Eskubidea eta
Hezkuntzarako Eskubidea landuko ditugu ospitale eta eskola
batean. Genero-berdintasuna landuko dugu lehentasunez, emakumeentzako bi
zentroren bidez, eta desgaitasuna duten pertsonen
garapena ere lagunduko dugu.
Hiru, bi, bat KRE-AKZIOA zaindu dezagula! CONGO zaindu dezagula!
HIRU, BI, BAT… KREAKZIOA! SANTA JUANA ospatuko duten guztiokin BAT egin dezagun!
Non bultzatuko dugu hurrengo proiektua?
Zein hiru gauza zaintzen?
Ba al dakizu non dagoen Congo?
No hay comentarios:
Publicar un comentario