lunes, 29 de abril de 2024

ZERBITZATU BETI MODU BERRI BATEAN

 Maiatzean sartzear gaude, Santa Juanako hilabetean alegia. Aurten, gainera, 75 urte bete dira Juana SANTUA dela. Gaur Lestonnac-eko Juanaren esaldi hau gogoratu nahi dugu: "Zerbitzatu beti modu berrian, hau da, erronkak ditugunean ausardiaz eta sormenaz aritu gaitezela".

 Mariaren Lagundia, gure eskola, gu guztion ametsekin hazi egiten da. Santa Juanak amestu zuen eskola bizi izan dugu guk, horregatik ESKERRIK ASKO! Jarrai dezagun amesten guztiok artean, Santa Juanaren ametsa: Pertsona ondo formatuak izan gaitezen, etorkizuneko mundua hobetu dezagun!

 Lestonnaceko Juanak 51 urte zituen Mariaren Lagundia sortu zuenean. Juana 1640an hil zen 84 urterekin, eta 30 etxe utzi zituen Frantzian.

 Orain ikusiko dugun bideoan, Juanak urte asko ditu, zahartzaroan dago. Hemen ikusiko duzu bere esperientziarekin eta bere adinarekin etorkizunera begira jarraitzen duen emakumea dela.

 Ba al dakizu zergatik Mariaren Lagundiak igaro dituen 417 urteko historia eta zergatik dagoen lau kontinentetako 28 herrialdetan? Ba…, Juanak hasieran erein zuelako hazi hau: historiaren une bakoitzean modu berri batean zerbitzatzea.

 Guri, bideoan entzungo dugun neskatoari bezala, gaur egun mundu berriak amestea dagokigu.

 HIRU, BI, BAT… KREAKZIOA! MUNDU BERRIAK amets ditzagula!

Santa Juanaren garaian, neskak eskolara joaten ziren? Zergatik ireki zituen Juanak neskentzako eskolak? Garrantzitsua al da guztiontzako hezkuntza? Zergatik? Zer nolako eskola nahi zuen Santa Juana? Zer nolako eskola amesten zuen Juanak?

No hay comentarios:

Publicar un comentario

4.DBHko IKASLEEN AGURRA