Hasiera liburuak honela dio: “Jainkoak, beraz, bere antzeko egin zuen gizakia, Jainkoaren beraren irudira egin zuen; gizonezko eta emakumezko egin zituen” (Has.1,27)
Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna, emakumeon eskubideen aldarrikapenerako eguna da, eta munduko emakume guztiei, euren eskubideak lortu eta defendatzeko borrokan ibili diren eta dabiltzan emakume guztiei omenaldia egiteko eguna ere.
Emakumeek eta neskek diskriminazioa eta indarkeria jasaten jarraitzen dute mundu osoan. Indarkeria hori modu askotan gertatzen da: genitalen mutilazioa, haurren ezkontza, soldata-arrakala, lanaren ikusezintasuna, sexu-indarkeria, hezkuntzarako sarbiderik eza eta genero-estereotipoak.
Funtsezkoa da genero-berdintasunaren alde lan egitea, pertsona guztiek baliabide eta eskubideetarako sarbide bera dugula ziurtatzeko eta guztien segurtasuna bermatzeko. Aurten, “KATERIK GABE, KATEAN” lelopean, hamarkadetan emakumeen eskubideen alde lan egin duten pertsonen eta gazteen arteko topaketa irudikatu nahi du, eta, transmisio horren beharra azpimarratu, gizarteak Aurrera egiten jarraitzeko eta berdintasun-espazioak irabazten jarraitzeko.
HIRU, BI, BAT… KREAKZIOA! KATERIK GABE, KATEAN izan gaitezen!
No hay comentarios:
Publicar un comentario