Urte Berri On guztioi eta ongi etorri!
Gabonen eta Urteberriaren ondoren, aukera berri bat izan dezakegu geure buruaz zerbait partekatzeko.
Joan ebanjelariak honela dio: “Jesusek zioen ikasleak garela jakiteko seinalea elkarri diogun maitasuna dela.” (Jn.13,35)
Eguberriak igaro dira. Urte berri hau ontasunez, edertasunez eta egiaz bete dezagun. Bakea, maitasuna eta batasuna munduko leku guztietara eraman ditzagun.
Urte berri honetan bizitzeko pista batzuk:
…zure inguruan
gertatzen denaz jabe zaitez.
…zure ingurukoen
sufrimenduarekiko adi egon zaitez eta lagun izan zaitez.
…denbora bilatu
aspalditik ikusten ez duzun norbait bisitatzeko.
…Kanpaina
solidarioetan parte har ezazu.
…inguratzen
zaituen giroa alai ezazu.
…irribarre zabal
batez bete ezazu zure aurpegia.
…otoitz egin,
jan eta maita ezazu.
Jarraian bideo bat ikusiko dugu. Gabonetako OPARIen inguruan gogoeta egiten du. Zer gauza merezi dute oparitzea Gabonetan?
No hay comentarios:
Publicar un comentario