sábado, 13 de enero de 2024

MUNDUA (KREAZIOA) ZAINTZEN

 Hasiera liburuan horrela esaten da: “Eta Jainko Jaunak egindako guztia ona zela ikusi zuen. KREAZIOA sortua zegoen Jainkoaren irudiko” (Has.1,31)

Gaur mundu hobearen alde lan egiten dutenak gogoratuko ditugu. Esker on berezia merezi dute ingurumenaren degradazioak munduko pobreenen bizitzetan dituen ondorio lazgarriak konpontzeko gogor borrokatzen direnek.

Gaurko gazteek aldaketa eskatzen digute. Beren buruari galdetzen diote nola den posible etorkizun hobe bat eraiki nahi izatea, ingurumenaren krisian eta baztertuen sufrimenduetan pentsatu gabe.

Jarraian ikusiko dugun bideoak, irudi eta lekukotasunen bidez, planetari eragiten dioten gaitz askoren kausak eta ondorioak aztertzen ditu, baita Manos Unidas erakundeak bertako bazkideekin batera egiten dituen proiektuek ematen dituzten bizi- eta itxaropen-konponbideak ere.

HIRU, BI, BAT KREAKZIOA! Planeta zaindu dezagula guztiok!

Garrantzitsua al da pertsonak eta mundua zaintzea? Zer uste duzu gerta daitekeela gauzak aldatzen ez badira? Zein mundu imajinatzen duzu hurrengo 10 urteetan?

No hay comentarios:

Publicar un comentario

4.DBHko IKASLEEN AGURRA