San Paulok horrela esaten digu: "Eman eskerrak denetan, Jainkoaren borondatea zuekin dago eta” (1Tes.5,18)
1923ko urriaren 12an, El Pilar egunean, gure ikastetxeko lehen harria jartzeko
ospakizuna burutu zen. Dagoeneko ehun urte pasa dira, istorioz beteriko ehun
urte izan dira. Zenbat familia igaro dira hemendik? Zenbat ikasle igaro dira
eskolatik? Zenbat belaunaldi…?
Eskerrak eman nahi ditugu 100 urteko historia honengatik. Eskerrak eman nahi ditugu duela 100 urte iritsi zirelako Irunera kalitatezko hezkuntza emateko lehen mojak. Eskerrik asko gu ikasteko aukera dugulako El Pilar Ikastetxean.
Hiru, bi, bat EL PILAR zaindu dezagula! ZORIONAK EL PILAR!
BIDEOA ikusi eta gero, 100 urteko historia eta gero, zergatik eman eskerrak?
No hay comentarios:
Publicar un comentario