domingo, 29 de octubre de 2023

Samariar onaren parabola

 Biblian, Itun Berrian, Lukas ebanjeariak honela dio: ”Zure Jainkoa bihotz-bihotzez maiteko duzu zure indar guztiaz, eta zure lagun hurkoa zeure burua bezala.” (Lk.10,27)

 «Nor da nire lagun hurkoa? Nor da nire “projimoa”?» Jesusek samariar onaren parabolarekin erantzun zion galdera honi.

 Jesusek badaki munduan mota guztietako gizon-emakumeek daudela eta guztiok errespetuz jokatu behar dugula. Istorio honek besteei maitasuna adierazteko ahalegin bereziak egin behar ditugula irakasten digu, nahiz eta elkarren artean oso desberdinak izan.

 Gure artean zubiak eraiki ditzagun. Jesusek aldarrikatzen duen maitasuna munduarentzat da, guztiok osatzen baitugu familia bakarra. Guztiok etxean senti gaitezela.

Hiru, bi, bat KRE-AKZIOA zaindu dezagula! Gure MUNDUA zaindu dezagun!



Zein da nire lagun hurkoa? Nola sentitzen naiz kultura desberdineko pertsonekin? Errespetzen al ditut? Prest al nago jatorri desberdina dutenak hobeto ezagutzeko?

viernes, 20 de octubre de 2023

OTOITZ eta MINUTUko ISILUNEA ISRAELgo eta PALESTINAko gatazka dela eta

 Biblian, Itun Berrian, San Paulok honela esaten du: ”Jainkoa ez da nahasmenduaren Jainkoa, BAKEAREN Jainkoa baizik” (1Cor.14,33)

 Joan den astean, Frantzisko Aita Santuak emakumeak, haurrak eta adinekoak gerraren biktima izan ez daitezen eskatu zien Israeli eta Hamasi. Gainera, Gazan korridore humanitario bat ezartzeko deia egin zuen, herritarrak erreskatatzeko.

 Gertatzen ari denarekiko mina eta atsekabea handiak dira. Ezin dugu onartu heriotza izatea entzuten den hitz bakarra.

 Otoitz egin dezagun: Indarra eta lasaitasuna eska diezaiegun gerraren ankerkeria pairatzen duten guztiei, edonon dela ere. Ez gerrari, bai bakeari aldarrika dezagula.

 Hiru, bi, bat KRE-AKZIOA zaindu dezagula! BAKEA gure esku!


MINUTUko ISILUNEA proposatuko dugu oraingo honetan. Isilune horretan gerra sufritzen duen jendea gogora ekarri eta, norberak, bere bihotzean, bakearen aldeko desioa egin dezala.


lunes, 9 de octubre de 2023

EL PILAR 100 URTE

San Paulok horrela esaten digu:  "Eman eskerrak denetan, Jainkoaren borondatea zuekin dago eta” (1Tes.5,18)

1923ko urriaren 12an, El Pilar egunean, gure ikastetxeko lehen harria jartzeko ospakizuna burutu zen. Dagoeneko ehun urte pasa dira, istorioz beteriko ehun urte izan dira. Zenbat familia igaro dira hemendik? Zenbat ikasle igaro dira eskolatik? Zenbat belaunaldi…?

Eskerrak eman nahi ditugu 100 urteko historia honengatik. Eskerrak eman nahi ditugu duela 100 urte iritsi zirelako Irunera kalitatezko hezkuntza emateko lehen mojak. Eskerrik asko gu ikasteko aukera dugulako El Pilar Ikastetxean.


Hiru, bi, bat EL PILAR zaindu dezagula! ZORIONAK EL PILAR!


BIDEOA ikusi eta gero, 100 urteko historia eta gero, zergatik eman eskerrak? 

lunes, 2 de octubre de 2023

KRE-AKZIOA, PLANETA GURE ESKU!

Biblian, Itun Zaharrean, lehenengo liburuan, honela esaten da: “Hasieran, Jainkoak sortu zituen zeruak eta lurra”. (Has.1)

Gu KREAZIOA guztiaren oinordekoak gara. Gure planetan dagoen guztia oparia da guretzat eta hau guztia zaintzen ikasi behar dugu. Gure etxe komunean (lurrean) dagoen izaki bizidun eta gizateria osoa errespetatu eta zaintzeko ardura dugu.

Eraman ditzagun aurrera Garapen Jasangarrirako Helburuak, “Guztiok ezinbestekoak garelako, denok osatzen dugulako planeta honen zati bat... Guztian etxea dugun lur-planetaren alde egin dezagun”

Hiru, bi, bat... KRE-AKZIOA zaindu dezagula! Planeta gure esku!



BIDEOA ikusi eta gero, Zein dira buruan gelditu zainkizun HELBURUAK? Zertan lagun dezaketen helburu horiek mundua hobetzen?

4.DBHko IKASLEEN AGURRA