lunes, 3 de junio de 2024

IKASTURTEA AMAITZEAR DAGOELA

 Gure ikasturtea amaitzear dago, eta badakit azken azterketak eskalatzeko mendi zaila diruditela. Baina oso garrantzitsua den zerbait gogoratzea nahi dut: urte osoan jarritako ahalegina eta dedikazioa dira benetan kontatzen dutenak. Ez dira emaitzak bakarrik, egunez egun erakutsi duzuen konpromisoa eta iraunkortasuna baizik.

 Funtsezkoa da azken une honetan erne egotea. Ikasteko eta hazteko garaiak izaten jarraitzen dute. Azterketa-ordu bakoitzak, berrikuspen bakoitzak eta egiten duzuen ahalegin gehigarri bakoitzak kontuan hartu. Gainera, ez ahaztu zure osasun emozionala zaintzea. Estresa eta presioa handiak izan daitezke, baina oreka bat aurkitzea funtsezkoa da. Hartu momentuak erlaxatzeko, lagunekin edo familiakoekin hitz egiteko, eta gozatzeko jarduerak egiteko. Egoera emozional on batek hobeto kontzentratzen eta errendimendu ezin hobea ematen lagunduko dizue.

 Gogoratu ez zaudetela bakarrik bide honetan. Gu, zuen irakasleak, zu laguntzeko gaude hemen. Azkenean, egunez eguneko lana, eta buru eta bihotz orekatuak edozein erronka gainditzeko aukera emango dizue. Fidatu zaitezte zeuon buruarekin, azkeneraino lan egin, eta ikusiko duzue zuen ahaleginak sarituak izango direla! Tira, ia lortu dugu eta! Animo!

HIRU, BI, BAT… KREAKZIOA! Azken txanpa honetan erne ibili!

Nola inspiratu zaitu entzun duzun abestiak eta nola aplika dezakezu mezu hori zure eguneroko bizitzan eta ikasketetan? Zer estrategia ezar zenitzake osasun emozional ona mantentzeko ikasturtearen azken txanpa honetan?

domingo, 26 de mayo de 2024

CORPUS CHRISTI

San Paulok horrela esaten digu: “Gorputza bakarra den arren, atal asko ditu, eta atal horiek, asko izan arren, gorputz bakarra osatzen dute. Horrela, guztion artean, norbera den atala kontuan izanik, gorputz bera osatzen dugu gizarte honetan.” (1Cor.12,12)

Pasarte honek guztiok osatzen dugun gorputzaren batasuna eta aniztasuna azpimarratzen du, gutako bakoitzak gizartean zeregin eta garrantzi berezia duela azpimarratuz.

Aste honetan, hain zuzen ere ostegunean, "Corpus Christi" jaia ospatuko dugu. Batasunaren garrantzia gogoratzeko unea da. Guztion artean gorputz bakarra osatzen dugu, bakoitza dena besteen zerbitzura jarriz. Eta horrela, denok batera ospatzen ditugu gure pozak, gure tristurei aurre egiten diegu, gure erronketan laguntzen dugu…

Beraz, “Kristoren gorputza” den jai honetan, BATASUNAREN garrantzia eta ELKARTASUNAREN balioa aldarrika dezagun.

HIRU, BI, BAT… KREAKZIOA! Guztiok BAT egin dezagun BIDEA egin ahal izateko!


Zure ustez, zer rol jokatzen duzu gizarte honetan? Nola lagun dezakezu besteak zure talentu eta trebetasun paregabeekin? Nola bultza dezakezu batasuna eta lankidetza zure taldeetan (eskolan, familian edo lagunen artean) pertsona bakoitzaren desberdintasunak aitortuz eta baloratuz?


lunes, 20 de mayo de 2024

Elkarrizketa eta Garapenerako Kultur Aniztasunaren Munduko Eguna

 San Paulok horrela esaten digu: “Jada ez dago judutar edo grekorik, ez dago esklabu edo askerik, ez dago gizon edo emakumerik, zuek guztiok bat zaretelako Birpiztutako Jesusengan” (Gal.3,28)

Aste honetan Elkarrizketa eta Garapenerako Kultur Aniztasunaren Munduko Eguna ospatuko dugu. 2003. urtean, Nazio Batuen Batzar Nagusiak egun hau ospatzea erabaki zuen, kulturen arteko aniztasuna, elkarrizketa, inklusioa eta lankidetza bultzatzeko helburuarekin.

Kultura-aniztasuna hainbat adierazpenen bidez ikus daiteke: erlijio-sinesmenak, musika, hizkuntza, artea, lana eta giza jarduera oro. Izan ere, egiten dugun guztian, pertsonek komunitate, gizarte edo nazio gisa islatzen dugu gure kultura.

Ezaugarri berezi horiek ederrak izateaz gain, gure bizitza espirituala, morala, afektiboa eta intelektuala aberasten dute. Eta pobrezia murrizten laguntzen dute, eta garapen sozial eta ekonomikoa lortzeko beharrezko indarra dira.

Bestea eta bere kultura errespetatzea, askatasunak eta giza eskubideak errespetatzea da. Denok gara mundu honen parte eta elkar onartu behar dugu.

HIRU, BI, BAT… KREAKZIOA! Munduko PERTSONA guztiok BERDINAK gara!



Zure ustez, nola aberasten du kultura-aniztasunak gure bizitza? Zure ustez, zer erronka sor daitezke kultura desberdinetako pertsonek topo egiten dutenean? Zure ustez, zer ekintza har genitzake gure inguruko kulturekiko ulermen eta errespetu handiagoa sustatzeko?


domingo, 12 de mayo de 2024

SANTA JUANAREN ASTEA

 Santa Juanak honela esaten digu: “Batu ditzagun gu guztion indarrak, hezkuntzaren bidez, mundua hobetu dezagun”. Zein egoeratan ematen dugu gure buruaren onena? Zein egoeratan hobetzen dugu mundua? Gure ingurua eta gure ingurunekoak zaintzen dugunean, mundua hobetzen ari gara.

“Santa Juana” astea den honetan ONGI ETORRI beroena gurea hain propio den jai honetara. Bai, bestetan bezala SANTA JUANA gogoratuko dugu eta lelo honekin batera ekingo diogu: “Santa Juanaren antzera, persona konprometituak izan gaitezen”. Santa Juanak ondo baitzekien ekintzek hitzek baino gehiago esaten dutela. Ba… Aste honetan keinu txikiak egitera gonbitea egiten dizugu: iribarre garbi bat, klaseko lagunarekin zintzo jokatu, etxean agian piska bat gehiago lagundu, CONGOko proiektuan lagundu…

Ikasturte honetan, FISCek CONGOn lan egitera gonbidatzen gaitu: Osasun Eskubidea eta Hezkuntzarako Eskubidea landuko ditugu ospitale eta eskola batean. Genero-berdintasuna landuko dugu lehentasunez, emakumeentzako bi zentroren bidez, eta desgaitasuna duten pertsonen garapena ere lagunduko dugu.


Hiru, bi, bat KRE-AKZIOA zaindu dezagula! CONGO zaindu dezagula!

HIRU, BI, BAT… KREAKZIOA! SANTA JUANA ospatuko duten guztiokin BAT egin dezagun!

Non bultzatuko dugu hurrengo proiektua?

Zein hiru gauza zaintzen?

Ba al dakizu non dagoen Congo?

domingo, 5 de mayo de 2024

JUANA SANTU EGIN ZUTEN EGUNEAN

 Ondo dakigun bezala, hilabete hau oso berezia da gure eskolarentzat eta munduan zehar Mariaren Lagundiak dituen beste eskolentzat ere. Santa Juanaren eguna ospatuko dugu eta hori ez da txantxetako gauza! Eskolan hasi zinetenetik entzun diguzue irakasleoi Santa Juanaren inguruan hitz egiten eta egindako lan izugarria goraipatzen. Santa Joanaren pausuak jarraitzea eta eredu gisa hartzea da gure asmoa.

Hala ere, galderatxo bat egingo dizut, ba al dakizu zergatik ospatzen den Santa Juana eguna maiatzean? Ba... 1949ko maiatzaren 15ean. Pio XII. Aita Santuak Juana SANTUA egin zuelako. Aurten, gertaera horren 75.urtemuga ospatzen dugu. Zer esan nahi du Santa Juana SANTUA izateak? Santa Juanaren irudia gu guztiok jarraitu beharreko EREDUA dela.

Eredua, zertan? Santa Juanak, une bakoitzeko beharrei arreta jarriz, beti modu berrian zerbitzatzea zuen helburu. «Bizitzan eta bizitzarako heztea» nahi zuen, nola? Eskolak eraikiz, hezkuntzan eta formakuntzan indarra jarriz. Bere garaian, neskeei formakuntza sendo bat emanez.

Beraz, Santa Juanari ESKERRAK ematen dizkiogu pertsona gisa hazteko Irungo Eskolan egoteko aukera dugulako. ESKERRIK ASKO!

 HIRU, BI, BAT… KREAKZIOA! SANTA JUANARI eskerrak eman diezazkiogun!



Zertan da Santa Juana guretzako eredu?

Zer esaten du gaurko gogoetak honen inguruan?

Zergatik eman ditzakegu guk eskerrak gaur egun?

4.DBHko IKASLEEN AGURRA