domingo, 14 de abril de 2024

NOLA IZAN GAITEZKE ARGIA BESTEENTZAT?

 Aste Santua eta gero, 50 egunez Jesus piztuera ospatzen du Elizak. Joan ebangelariak honela dio: “Maria Magdalena Jesus berpiztuta ikusi zuela eta berarekin hitz egin zuela esatera joan zitzaien ikasleei” (Jn.20,18)

Ebanjelioan, Maria Magdalena hilobira doala irakurtzen dugu, eta iristean hutsik dagoela konturatzen da: horrek atentzioa ematen dio eta azkar joaten da Jesusek berpiztu egin duela ikasleei jakinaraztera.

Jesus berpiztu bada, gu ere berpiztu gara. Jesus ARGIA bada, gu ere ARGIA gara.

NOIZ BERPIZTEN GARA? NOLA IZAN GAITEZKE ARGIA BESTEENTZAT?

   - Lagun triste bat besarkatzen dugunean.

   - Amari, aitari, anaia-arrebei musu ematen diogunean.

   - Nire formakuntzari ekin diodanean.

   - Eskerrak ematen ditudanean nigatik zerbait egin dutelako.

   - Nire gelakideak zaintzen ditudanean ikastetxean.

   - Gure planeta zaintzen dugunean, apaltasunez bizitzen.

   - Etxean laguntzen dudanean.

Eta zu, nola BERPIZTUKO zara? Nola izan zaitezke ARGIA?

ESKUA LUZATZEN duzunean BERPIZTU EGITEN zara.

HIRU, BI, BAT… KREAKZIOA! ARGIA izan gaitezen gu guztion artean!


Pentsatu asmo bat ikasturte amaiera honetarako.
Zein da zure bizitzan ARGIA?
Eta norentzako zara zu ARGIA?
Zerk ematen dizu ARGIA?

domingo, 7 de abril de 2024

PAZKOAN ARGIA IZAN ZAITEZ: JESUSEN LAGUNAK

 Ongi etorriak denak. Espero dut denbora hau aprobetxatu izana energiak kargatzeko, maite dituzun horiekin une bereziez gozatzeko eta zeure burua zaintzeko.

Gaur, ikasturtearen azken tarte honetan, gai garrantzitsu bati buruz hausnartzera gonbidatzen zaituztegu, batez ere garai honetan: Jesusen berpizkundea. Pazkoa ospatzeko unea da, argiak beti iluntasunari garaitzen diola, bizitzak heriotzaren gainetik arrakasta duela gogorarazteko unea. Jesusek, berpiztean, itxaropena dakarkigu.

Baina Pazkoak, Jesusen berpizkundeari buruz hausnartzeaz gain, bere jarraitzaileekiko adiskidetasunaz ere hausnartzera gonbidatzen gaitu. Jesus, maisu eta lider espirituala izateaz gain, gertuko lagun bat ere izan zen, inguruan zituenekin une garrantzitsuak partekatu zituena. Adiskidetasunaren balioa eta garrantzia erakutsi zigun, une zailetan besteak zaintzeko eta laguntzeko kemena, gure harremanetan presente egoteko eta benetakoak izateko kemena.

Nola izan gaitezke argi-eramaile sarritan iluna eta korapilatsua den mundu batean? Nola landu eta zaindu ditzakegu gure lagunak, elkarrentzat benetako lagunak izanik?

Gogora dezagun gutako bakoitzak baduela bere ikuttua jartzeko ahalmena, gure ekintzen eta harremanen bidez besteei argia eta alaitasuna ekartzeko ahalmena. Aprobetxa dezagun ikasturtearen azken tarte hau, akademikoki ez ezik, egiten dugun guztian Jesusen maitasuna eta adiskidetasuna islatzen duten pertsona gisa hazteko. 

HIRU, BI, BAT… KREAKZIOA! ARGIA izan gaitezen gu guztion artean!


Pentsatu asmo bat ikasturte amaiera honetarako.

Gaia aldatuz, zer garrantzi du zuretzat adiskidetasunak?

Zertan oinarritzen dira gure lagunak?


lunes, 18 de marzo de 2024

SAN JOSE EGUNA, AITAREN EGUNA

 Itun Berrian horrelaxe esaten da: ”Eta zuek, gurasook, zuen seme-alabak, diziplinaz eta maitasunez hazi itzazue, Jainko Aitak egiten duen eran” (Ef.6,4)

Bihar, martxoaren 19a, aitaren eguna izango da, eta gure bizitzan berebiziko garrantzia izan duten gizon horiek ospatu eta ohoratu nahi ditugu. Aitaren eguna gure bizitzan aitaren papera betetzen dutenengandik jaso dugun maitasunaz, zaintzaz eta babesaz hausnartzeko aukera bat da.

Garrantzitsua da gogoratzea aitaren eguna ez dela bakarrik aita biologiko batekiko harremana ospatzea, baizik eta gure hazkuntzan eta garapenean zeregin garrantzitsua izan dutenak aintza hartzea eta balioestea, hala nola aita-amak, aitona-amonak, osaba-izebak, anai-arreba nagusiak edo gure bizitzan leku hori izan duen beste edozein pertsona maitatu.

Gainera, aitaren eguna familian eta gizartean, oro har, dugun zereginaz hausnartzeko aukera ere bada. Hazten garen eta heldu bihurtzen garen heinean, garrantzitsua da gogoratzea gure ekintzek eta erabakiek gure ingurukoengan izan dezaketen eragina, batez ere etorkizuneko belaunaldiengan.

Aitaren egunean, ospatu dezagun familien aniztasuna eta ohoratu ditzagun aitaren papera maitasunez, dedikazioz eta sakrifizioz betetzen duten guztiak.

HIRU, BI, BAT… KREAKZIOA! Zaindu gaitezela guztion artean!


Gogoratzen al duzu Pandemia garaia?

Zenbat pertsona ibili ziren gu zaintzen?

Eta guk nor zaindu genuen?

Zein gauzak egin genituen besteak zaintzeko?


lunes, 11 de marzo de 2024

ARGIA IZAN GAITEZEN!

 Mateo ebanjelariak honela esaten du: “Zuek zarete munduarentzat argia. Zuen argiak denen aurrean egin behar du argi, zuen egintza onak ikusten direnean” (Mt.5,16)

Gaur “Gente luminosa” abestiarekin otoitz egingo dugu. Abestia entzun eta bere mezua barneratzeko isilune bat egingo dugu.

"Gente luminosa" abestiak positibotasunez eta baikortasunez betetako mezua du. Edozein egun ilun konpondu eta argiz betetako dohaina duten pertsona guztiei abesten die egileak.

Gaur eskerrak ematen ditugu gure egunerokoan laguntzen gaituzten pertsona guztiengatik. Gure bihotza izenez beteta dagoela, ilusioz ekin diezaiogun asteari.

HIRU, BI, BAT… KREAKZIOA! BAIKORTASUNEZ egin dezagula astea!

Zein keinu errezak egin ditzakegu besteentzat argia izan gaitezen?

Zein ezaugarri ditu BAIKORRA den pertsona?

domingo, 3 de marzo de 2024

MARTXOAK 8, NAZIOARTEKO EMAKUMEAREN EGUNA

 Hasiera liburuak honela dio: “Jainkoak, beraz, bere antzeko egin zuen gizakia, Jainkoaren beraren irudira egin zuen; gizonezko eta emakumezko egin zituen” (Has.1,27)

Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna, emakumeon eskubideen aldarrikapenerako eguna da, eta munduko emakume guztiei, euren eskubideak lortu eta defendatzeko borrokan ibili diren eta dabiltzan emakume guztiei omenaldia egiteko eguna ere.

Emakumeek eta neskek diskriminazioa eta indarkeria jasaten jarraitzen dute mundu osoan. Indarkeria hori modu askotan gertatzen da: genitalen mutilazioa, haurren ezkontza, soldata-arrakala, lanaren ikusezintasuna, sexu-indarkeria, hezkuntzarako sarbiderik eza eta genero-estereotipoak.

Funtsezkoa da genero-berdintasunaren alde lan egitea, pertsona guztiek baliabide eta eskubideetarako sarbide bera dugula ziurtatzeko eta guztien segurtasuna bermatzeko. Aurten, “KATERIK GABE, KATEAN” lelopean, hamarkadetan emakumeen eskubideen alde lan egin duten pertsonen eta gazteen arteko topaketa irudikatu nahi du, eta, transmisio horren beharra azpimarratu, gizarteak Aurrera egiten jarraitzeko eta berdintasun-espazioak irabazten jarraitzeko.

HIRU, BI, BAT… KREAKZIOA! KATERIK GABE, KATEAN izan gaitezen!


Zein DESBERDINTASUNAK antzematen dituzu zuk eguneroko bizitzan? Zer egin dezakezu zuk BERDINTASUNA izan dadin zure inguruan?

4.DBHko IKASLEEN AGURRA