lunes, 29 de abril de 2024

ZERBITZATU BETI MODU BERRI BATEAN

 Maiatzean sartzear gaude, Santa Juanako hilabetean alegia. Aurten, gainera, 75 urte bete dira Juana SANTUA dela. Gaur Lestonnac-eko Juanaren esaldi hau gogoratu nahi dugu: "Zerbitzatu beti modu berrian, hau da, erronkak ditugunean ausardiaz eta sormenaz aritu gaitezela".

 Mariaren Lagundia, gure eskola, gu guztion ametsekin hazi egiten da. Santa Juanak amestu zuen eskola bizi izan dugu guk, horregatik ESKERRIK ASKO! Jarrai dezagun amesten guztiok artean, Santa Juanaren ametsa: Pertsona ondo formatuak izan gaitezen, etorkizuneko mundua hobetu dezagun!

 Lestonnaceko Juanak 51 urte zituen Mariaren Lagundia sortu zuenean. Juana 1640an hil zen 84 urterekin, eta 30 etxe utzi zituen Frantzian.

 Orain ikusiko dugun bideoan, Juanak urte asko ditu, zahartzaroan dago. Hemen ikusiko duzu bere esperientziarekin eta bere adinarekin etorkizunera begira jarraitzen duen emakumea dela.

 Ba al dakizu zergatik Mariaren Lagundiak igaro dituen 417 urteko historia eta zergatik dagoen lau kontinentetako 28 herrialdetan? Ba…, Juanak hasieran erein zuelako hazi hau: historiaren une bakoitzean modu berri batean zerbitzatzea.

 Guri, bideoan entzungo dugun neskatoari bezala, gaur egun mundu berriak amestea dagokigu.

 HIRU, BI, BAT… KREAKZIOA! MUNDU BERRIAK amets ditzagula!

Santa Juanaren garaian, neskak eskolara joaten ziren? Zergatik ireki zituen Juanak neskentzako eskolak? Garrantzitsua al da guztiontzako hezkuntza? Zergatik? Zer nolako eskola nahi zuen Santa Juana? Zer nolako eskola amesten zuen Juanak?

domingo, 21 de abril de 2024

AMA LURRAREN NAZIOARTEKO EGUNA

 

"LAUDATO SÍ" entziklikan, Frantzisko Aita Santuak honela dio: "Ingurumen-hezkuntzak herritartasun arduratsuaren garapena erraztu beharko luke" (LS 211). Beste modu batean esanik, gure bizimoduak, ekoizpen- eta kontsumo-estiloak aldatzen baditugu, hau da, gure gizarte-modua aldatzen badugu, mundua salba dezakegu (LS 21)

Gaur Ama Lurraren Nazioarteko Eguna da. Ama Lurraren Nazioarteko Eguna 1970az geroztik ospatzen da, gizateria gainpopulazioak, kutsadurak, biodibertsitatearen kontserbazioak eta beste ingurumen-kezka batzuek sortutako arazoez kontzientziatzeko helburuarekin.

Nola ospa dezakegu egun hau? Eredua izan zaitezke besteentzat tokatzen zaizun lur-zatia zainduz, zuhaitzak landatuz, baso bat edo hondartza bat garbituz, zaborraren gaikako bilketa eginez edo, besterik gabe, haurrak hezten natura zaintzen eta errespetatzen ikas dezaten. Zer egin dezakezu zuk?

Guztion artean, bizimodu apalagoak eta gogobetegarriagoak landu ditzakegu” (LS210)

HIRU, BI, BAT… KREAKZIOA! AMA LURRA zaindu dezagula guztion artean!


Bideoan konponbidearen parte garela esaten da, zergatik?
Zergatik gara konponbidearen parte? Zertan?
Entzun dugun gogoetan, zein pistak ematen dira?

domingo, 14 de abril de 2024

NOLA IZAN GAITEZKE ARGIA BESTEENTZAT?

 Aste Santua eta gero, 50 egunez Jesus piztuera ospatzen du Elizak. Joan ebangelariak honela dio: “Maria Magdalena Jesus berpiztuta ikusi zuela eta berarekin hitz egin zuela esatera joan zitzaien ikasleei” (Jn.20,18)

Ebanjelioan, Maria Magdalena hilobira doala irakurtzen dugu, eta iristean hutsik dagoela konturatzen da: horrek atentzioa ematen dio eta azkar joaten da Jesusek berpiztu egin duela ikasleei jakinaraztera.

Jesus berpiztu bada, gu ere berpiztu gara. Jesus ARGIA bada, gu ere ARGIA gara.

NOIZ BERPIZTEN GARA? NOLA IZAN GAITEZKE ARGIA BESTEENTZAT?

   - Lagun triste bat besarkatzen dugunean.

   - Amari, aitari, anaia-arrebei musu ematen diogunean.

   - Nire formakuntzari ekin diodanean.

   - Eskerrak ematen ditudanean nigatik zerbait egin dutelako.

   - Nire gelakideak zaintzen ditudanean ikastetxean.

   - Gure planeta zaintzen dugunean, apaltasunez bizitzen.

   - Etxean laguntzen dudanean.

Eta zu, nola BERPIZTUKO zara? Nola izan zaitezke ARGIA?

ESKUA LUZATZEN duzunean BERPIZTU EGITEN zara.

HIRU, BI, BAT… KREAKZIOA! ARGIA izan gaitezen gu guztion artean!


Pentsatu asmo bat ikasturte amaiera honetarako.
Zein da zure bizitzan ARGIA?
Eta norentzako zara zu ARGIA?
Zerk ematen dizu ARGIA?

domingo, 7 de abril de 2024

PAZKOAN ARGIA IZAN ZAITEZ: JESUSEN LAGUNAK

 Ongi etorriak denak. Espero dut denbora hau aprobetxatu izana energiak kargatzeko, maite dituzun horiekin une bereziez gozatzeko eta zeure burua zaintzeko.

Gaur, ikasturtearen azken tarte honetan, gai garrantzitsu bati buruz hausnartzera gonbidatzen zaituztegu, batez ere garai honetan: Jesusen berpizkundea. Pazkoa ospatzeko unea da, argiak beti iluntasunari garaitzen diola, bizitzak heriotzaren gainetik arrakasta duela gogorarazteko unea. Jesusek, berpiztean, itxaropena dakarkigu.

Baina Pazkoak, Jesusen berpizkundeari buruz hausnartzeaz gain, bere jarraitzaileekiko adiskidetasunaz ere hausnartzera gonbidatzen gaitu. Jesus, maisu eta lider espirituala izateaz gain, gertuko lagun bat ere izan zen, inguruan zituenekin une garrantzitsuak partekatu zituena. Adiskidetasunaren balioa eta garrantzia erakutsi zigun, une zailetan besteak zaintzeko eta laguntzeko kemena, gure harremanetan presente egoteko eta benetakoak izateko kemena.

Nola izan gaitezke argi-eramaile sarritan iluna eta korapilatsua den mundu batean? Nola landu eta zaindu ditzakegu gure lagunak, elkarrentzat benetako lagunak izanik?

Gogora dezagun gutako bakoitzak baduela bere ikuttua jartzeko ahalmena, gure ekintzen eta harremanen bidez besteei argia eta alaitasuna ekartzeko ahalmena. Aprobetxa dezagun ikasturtearen azken tarte hau, akademikoki ez ezik, egiten dugun guztian Jesusen maitasuna eta adiskidetasuna islatzen duten pertsona gisa hazteko. 

HIRU, BI, BAT… KREAKZIOA! ARGIA izan gaitezen gu guztion artean!


Pentsatu asmo bat ikasturte amaiera honetarako.

Gaia aldatuz, zer garrantzi du zuretzat adiskidetasunak?

Zertan oinarritzen dira gure lagunak?


4.DBHko IKASLEEN AGURRA