lunes, 26 de febrero de 2024

GARIZUMAN EGITEKO MAITASUN-EKINTZA SINPLEAK

 50.salmoak honela dio: “Jainkoa, sortu nigan bihotz garbi bat, berritu nazazu barrutik espiritu indartsuz” (Sal.50,12)

Garizumako penitentzi ekintzen ordez, Frantzisko Aita Santuak maitasun-ekintza sinpleak proposatzen ditu:

1. Detaile politak izatea zugandik hurbil daudenekin.

2. Eskerrak ematea ("egin behar" ez baduzu ere). 

3. Gogoraraztea besteei zenbat maite dituzun.

4.Egunero ikusten dituzun pertsona horiek pozik agurtzea.

5. Bestearen historia entzutea, aurreiritzirik gabe, maitasunez.

6. Gelditu laguntzeko. Behar zaituenari adi egotea.

7. Norbaiti animoak ematea.

8. Beste baten arrakastak ospatzea.

9. Erabiltzen ez duzuna hautatu eta oparitu behar duenari.

10. Behar denean laguntzea beste batek atseden har dezan.

HIRU, BI, BAT… KREAKZIOA! Denok elkarrekin ZAINDU gaitezen!



Frantzisko Aita Santuak proposatzen dituen ekintzetatik,
zein hartuko zenuke eta gauzatuko zenuke?

domingo, 18 de febrero de 2024

GARIZUMAKO LEHEN IGANDEA


Garizumako lehen igandean, ebangelioak esaten digu Jesus basamortuan dagoela: “Garai hartan, Izpirituak Jesus basamortura bultzatu zuen. Berrogei egunez geratu zen basamortuan, Deabruak tentaturik, basapiztiekin bizi zen eta aingeruek Jesus zerbitzatzen zuten. Joan entregatua izan ondoren, Jesus Galileara joan zen Jainkoaren Ebanjelioa aldarrikatzera; Jesusek esaten zuen: -Denbora bete da eta gertu dago Jainkoaren erresuma. Bihurtu eta sinetsi Ebanjelioan-“.

Asko dira Jesus bezala basamortuan bakarrik sentitzen garen uneak. Une horietan badirudi tentazioak gu baino indartsuagoak direla eta horietan erori gabe ezingo dugula aurrera egin.

Baina zorionez JAINKOAK hain ongi egin zintuen ezen basamortuan aurrera egin dezakezun edozein tentazio garaituz.

HIRU, BI, BAT… KREAKZIOA! Guztion artean UNE TXARRAK garai ditzagula!

Zein unetan sentitzen gara bakarrik, basamortuan bezala?

Zergatik egin zaitu Jainkoak hain ongi?

miércoles, 14 de febrero de 2024

HAUSTERRE EGUNA

 50.salmoak honela dio: “Jainko Aita, bihotz garbia sor ezazu nigan, nire bihotza berri ezazu” (Sal.50,12)

Iñauteriak pasata, gaur hausterre-eguna da. GARIZUMAri hasiera emango diogu. PAZKOrako bidean gaude, egunero zure bizitzatik pasatzen den Jesus Berpiztuarekin bat egiteko. Berak, Jesusek, zurekin egon nahi du. Beraz, Garai egokia da zure barrua zaintzeko, zure jarrera begiratzeko eta oker dagoena zuzentzeko. Zein gauzak zaindu beharko zenituzke hurrengo asteetan? Zure bizitzan, zerbait aldatzekotan, zer aldatuko zenuke?

Gure bihotzak eraberritzeko garaia da, gure barrua konpondu eta aldatzeko garaia da. Gure lagunak, familiak, ikaskideak... zaintzeko garaia ere bada. Zer hobetuko zenuke lagunen artean? Eta familian? Zer egin dezakezu zu zeu eta zure ondoan dauden horien guztien bizitza hobetzeko?

HIRU, BI, BAT… KREAKZIOA! Guztion artean BIHOTZ HANDI bat eraiki dezagun.


zein keinu errezak egin ditzakegu
GARIZUMAN gure bizitzak hobetzeko?

domingo, 4 de febrero de 2024

GIZATASUN EKINTZA / ACTO DE HUMANIDAD

 Mateoren ebanjelioan hauxe entzuten dugu: “Zorionekoak BAKEA bilatzen dutenak, Jainkoaren SEMA deituko baitituzte”. (Mt.5,9)

Lehengo astean, Bakearen egunean, honela esaten genuen: Gogora dezagun bizitza abesti bat bezalakoa dela, non gutako bakoitza kolore berezia den. Nahiz eta desberdinak izan, elkarrekin ortzadar eder bat sortzen dugu. Aniztasuna ospatzeak indartsuago egiten gaitu. Bizi gaitezen adiskidetasunean, elkar onartuz, eta horrela osatuko dugu bakearen abestia.

Gogora ditzagun, gaur, gure lurraldera pobreziatik, jazarpenetik, indarkeriatik eta gerratik ihesi iristen diren pertsona horiek guztiak. Haiek hartzen eta zaintzen jakin behar dugu. Jakin dezagun gure anaia eta arreba bezala besarkatzen.

Errefuxiatuak pozez eta eskuzabaltasunez hartzea gure munduko behar ugariei erantzutea da.

HIRU, BI, BAT… KREAKZIO! ORTZADAR handi bat eraiki dezagun.


Zer da gehien jo dizuna? Ideia honekin geldi zaitez: Haur askoren historia alda daiteke, hauei guztiei HARRERA eginez.

4.DBHko IKASLEEN AGURRA