lunes, 26 de febrero de 2024

GARIZUMAN EGITEKO MAITASUN-EKINTZA SINPLEAK

 50.salmoak honela dio: “Jainkoa, sortu nigan bihotz garbi bat, berritu nazazu barrutik espiritu indartsuz” (Sal.50,12)

Garizumako penitentzi ekintzen ordez, Frantzisko Aita Santuak maitasun-ekintza sinpleak proposatzen ditu:

1. Detaile politak izatea zugandik hurbil daudenekin.

2. Eskerrak ematea ("egin behar" ez baduzu ere). 

3. Gogoraraztea besteei zenbat maite dituzun.

4.Egunero ikusten dituzun pertsona horiek pozik agurtzea.

5. Bestearen historia entzutea, aurreiritzirik gabe, maitasunez.

6. Gelditu laguntzeko. Behar zaituenari adi egotea.

7. Norbaiti animoak ematea.

8. Beste baten arrakastak ospatzea.

9. Erabiltzen ez duzuna hautatu eta oparitu behar duenari.

10. Behar denean laguntzea beste batek atseden har dezan.

HIRU, BI, BAT… KREAKZIOA! Denok elkarrekin ZAINDU gaitezen!



Frantzisko Aita Santuak proposatzen dituen ekintzetatik,
zein hartuko zenuke eta gauzatuko zenuke?

domingo, 18 de febrero de 2024

GARIZUMAKO LEHEN IGANDEA


Garizumako lehen igandean, ebangelioak esaten digu Jesus basamortuan dagoela: “Garai hartan, Izpirituak Jesus basamortura bultzatu zuen. Berrogei egunez geratu zen basamortuan, Deabruak tentaturik, basapiztiekin bizi zen eta aingeruek Jesus zerbitzatzen zuten. Joan entregatua izan ondoren, Jesus Galileara joan zen Jainkoaren Ebanjelioa aldarrikatzera; Jesusek esaten zuen: -Denbora bete da eta gertu dago Jainkoaren erresuma. Bihurtu eta sinetsi Ebanjelioan-“.

Asko dira Jesus bezala basamortuan bakarrik sentitzen garen uneak. Une horietan badirudi tentazioak gu baino indartsuagoak direla eta horietan erori gabe ezingo dugula aurrera egin.

Baina zorionez JAINKOAK hain ongi egin zintuen ezen basamortuan aurrera egin dezakezun edozein tentazio garaituz.

HIRU, BI, BAT… KREAKZIOA! Guztion artean UNE TXARRAK garai ditzagula!

Zein unetan sentitzen gara bakarrik, basamortuan bezala?

Zergatik egin zaitu Jainkoak hain ongi?

miércoles, 14 de febrero de 2024

HAUSTERRE EGUNA

 50.salmoak honela dio: “Jainko Aita, bihotz garbia sor ezazu nigan, nire bihotza berri ezazu” (Sal.50,12)

Iñauteriak pasata, gaur hausterre-eguna da. GARIZUMAri hasiera emango diogu. PAZKOrako bidean gaude, egunero zure bizitzatik pasatzen den Jesus Berpiztuarekin bat egiteko. Berak, Jesusek, zurekin egon nahi du. Beraz, Garai egokia da zure barrua zaintzeko, zure jarrera begiratzeko eta oker dagoena zuzentzeko. Zein gauzak zaindu beharko zenituzke hurrengo asteetan? Zure bizitzan, zerbait aldatzekotan, zer aldatuko zenuke?

Gure bihotzak eraberritzeko garaia da, gure barrua konpondu eta aldatzeko garaia da. Gure lagunak, familiak, ikaskideak... zaintzeko garaia ere bada. Zer hobetuko zenuke lagunen artean? Eta familian? Zer egin dezakezu zu zeu eta zure ondoan dauden horien guztien bizitza hobetzeko?

HIRU, BI, BAT… KREAKZIOA! Guztion artean BIHOTZ HANDI bat eraiki dezagun.


zein keinu errezak egin ditzakegu
GARIZUMAN gure bizitzak hobetzeko?

domingo, 4 de febrero de 2024

GIZATASUN EKINTZA / ACTO DE HUMANIDAD

 Mateoren ebanjelioan hauxe entzuten dugu: “Zorionekoak BAKEA bilatzen dutenak, Jainkoaren SEMA deituko baitituzte”. (Mt.5,9)

Lehengo astean, Bakearen egunean, honela esaten genuen: Gogora dezagun bizitza abesti bat bezalakoa dela, non gutako bakoitza kolore berezia den. Nahiz eta desberdinak izan, elkarrekin ortzadar eder bat sortzen dugu. Aniztasuna ospatzeak indartsuago egiten gaitu. Bizi gaitezen adiskidetasunean, elkar onartuz, eta horrela osatuko dugu bakearen abestia.

Gogora ditzagun, gaur, gure lurraldera pobreziatik, jazarpenetik, indarkeriatik eta gerratik ihesi iristen diren pertsona horiek guztiak. Haiek hartzen eta zaintzen jakin behar dugu. Jakin dezagun gure anaia eta arreba bezala besarkatzen.

Errefuxiatuak pozez eta eskuzabaltasunez hartzea gure munduko behar ugariei erantzutea da.

HIRU, BI, BAT… KREAKZIO! ORTZADAR handi bat eraiki dezagun.


Zer da gehien jo dizuna? Ideia honekin geldi zaitez: Haur askoren historia alda daiteke, hauei guztiei HARRERA eginez.

martes, 30 de enero de 2024

BAKEAREN EGUNA EL PILAR

Bakearen egun honetan, gogora dezagun bizitza abesti bat bezalakoa dela, non gutako bakoitza kolore berezia den. Nahiz eta desberdinak izan, elkarrekin ortzadar eder bat sortzen dugu. Aniztasuna ospatzeak indartsuago egiten gaitu. Bizi gaitezen adiskidetasunean, elkar onartuz, eta horrela osatuko dugu bakearen abestia.


En este Día de la Paz, recordemos que la vida es como una canción, donde cada uno de nosotros es una nota de color único. Aunque seamos diferentes, juntos creamos un hermoso arcoíris. Celebrar la diversidad nos hace más fuertes. Vivamos en armonía, aceptándonos unos a otros, y así formaremos la canción de la paz.


domingo, 28 de enero de 2024

Urtarrilaren 30an, BAKEAREN EGUNA (DENIP)

Mateoren ebanjelioan hauxe entzuten dugu: “Zorionekoak BAKEAREN alde lan egiten dutenak, Jainkoaren seme-alabak deituko zaizkie eta” (Mt.5,9)

Zuetako batzuek oso memoria ona duzue eta berehala konturatu zarete urtarrilaren 30ean BAKEAren eguna ospatzen dugula. Baina… Ba al dakizue zergatik? Nondik dator ospakizun hau? Ba… egun berezi hau, duela 60 urte inguru sortu zen munduko eskola guztiek bakearen alde egin zezaten. Egun hori aukeratu zen Mahatma Gandhiren heriotzaren urteurrena delako. Gandhik bere herrialdearen independentzia lortu zuelako modu baketsu batez.

Zer esan nahi dugu egun honekin? Ba… Guk ere eredu hori jarraitu nahi dugula, arazoak ditugunean biolentziarik gabe eta garrasirik egin gabe konpontzea gustatuko litzaigukeela. Beraz, hemendik aurrera Gandhiren antzera saia gaitezen arazoak modu baketsuaz konpontzen, haserrea eta mina baztertuz.

HIRU, BI, BAT KREAKZIOA! BAKEA eraiki dezagula guztion artean!


Eta zuk zer diozu? Beharrezkoak al dira baloreak? Non? Zein baloreen bidez lortzen dugu bakea?

martes, 23 de enero de 2024

FISC cumple 30 años


 Nos gustaría presentarte el logotipo del 30 aniversario de la ONGD "Fundación Internacional de Solidaridad Compañía de María (FISC)"

Este logotipo ha sido creado para celebrar tres décadas de trabajo y compromiso en la solidaridad internacional, tres décadas en la colaboración con las comunidades más vulnerables alrededor del mundo y en nuestro país, tres décadas de sensibilización, de educación para el desarrollo y la ciudadanía global. 

Pero este logo no es más que un instrumento para compartir nuestro trabajo aquí y a lo largo y ancho de nuestro querido planeta: desde las tierras de RD Congo a Timor, de Salahonda (Colombia) a Tanzania, de Haiti a Bolivia, de la Nicaragua querida a Perú, de Vallecas a Barranquilla, de Granada a Cuba, de México a Argentina...


En el logotipo se encuentra el símbolo de la "Compañía de María", su escudo. Este símbolo representa la fe, los valores y la pasión, recordando el compromiso con los más empobrecidos. 

FISC ES LA ONGD DE LA COMPAÑÍA DE MARÍA:
  • Comprometida con la educación y cooperación para el desarrollo.
  • Prioriza los Derechos Humanos, la equidad de género y el fortalecimiento de las capacidades de las personas y colectivos.
  • Colabora en la construcción de una sociedad más justa, participativa y promotora de paz y libertad.
 
FISC, fundada por la Compañía de María desde una visión cristiana del mundo, y basada en el valor de la solidaridad, que ha sido el fundamento de la propia congregación, durante más de cuatro siglos, para sustentar el desarrollo educativo de los países y grupos humanos más empobrecidos.

El logotipo del 30 aniversario de la FISC transmite un mensaje de esperanza, compromiso y unidad. Representa el compromiso y la pasión de la FISC de seguir trabajando por un mundo más justo, equitativo y en paz, donde todas las personas tengan acceso a oportunidades y derechos básicos.
 
El diseño del logotipo es sencillo pero impactante. Dos elementos principales: un mundo y unas manos. El mundo representa la labor global de la organización, su alcance internacional y su compromiso con la justicia social en todas partes. 
Las manos simbolizan la solidaridad y la colaboración, destacando la importancia del trabajo en equipo y la unión de esfuerzos para lograr un cambio positivo en el mundo.


Durante este año de 30 aniversario de la FISC, os iremos presentando el trabajo realizado y lo que tenemos entre manos.
Os mostraremos que se puede mirar al mundo, de una forma nueva, desde la solidaridad, la corresponsabilidad, desde la fe en un mundo fraterno. 
¡Os enseñaremos nuestra visión del mundo!
 
¡FISC eres tú!

4.DBHko IKASLEEN AGURRA